Bergaranea etxea Larraintzar herrian dago (Ultzama bailara, Nafarroa), baina herritik aldendua den baserria da. Etxea Santus izenaz ezaguna da herrian, baina jatorrizko izena berreskuratu nahi izan zaio, alegia, Bergaranea, Bergaratarren etxea. 1842an eraiki zen, harrizko murru sendoz eta egurrezko habeez; bertako arkitekturari jarraiki altxatutako etxea da. Ultzamako etxeen xarmari eutsi dio honek ere, hala kanpotik, nola barrutik, hainbat elementu mantenduz, ukuilua, etxebizitza eta sabaia, adibidez. Toki lasaian kokatua da, aski ederrean, Ultzama bailararen ikuspegi ezin hobeak ditu honela; Larraintzar bera bistara du, Lizaso, Eltso, Zenotz, Iraizotz eta baita Gelbentzu eta Auza ere.
Bergaraneak 10-12 lagunendako tokia du. Etxebizitza osoa lehenengo solairuan kokatzen da. Bost gela bikoitz ditu; Gorosti, Martux, Txopin, Peloxa eta Patxaka. Bost logelen izenak inguruneko fruituen izenak dira; gelek, hala, fruitu bakoitzaren kolorea dute.
Egongela txiki bat du lurreko su batekin. Egongela handia, aldiz, jantoki funtzioa eginez bazkaltzeko, bai eta umeek jolas dezaten edo helduek berriketarako txoko goxoa izateko balia daiteke.
Etxea isolatua dago, umeak han barna inongo eragozpenik gabe aritu ahal izateko, arriskurik gabe, alegia, familiarekin joanez gero. Lagun-taldearekin joateko aukera bikaina da, halaber, inguruan eskaintzen diren zerbitzuek erakargarri egiten dute gurea: mendi-bueltak, natura-ibilbideak, museoak, zaldi-ibilaldiak, ostatuak…
Larre, bide-bazter eta zelai berdeen famagatik inguruari nafar Suitza ere deitzen zaio, klima suabea baitu gainera. Hemengo egonaldiek energia eta arnas garbi dosi handia ematen diote hurreratzen den edozeini.
Ahalmena:10+2+ sehaska bat
Bada WIFI zerbitzua
Berogailua gela guztietan
Aparkatzeko toki zabala
Bost logela bikoitz
· Bi matrimoniozkoak
· Hiru bikoitz 105eko oheekin
· Bi ohi gehiago eskatzeko aukera
· Sehaska bat eska daiteke
Sukalde hornitua
· Plaka eta labea
· Sukaldatxeko plantxa
· Txigorgailua, kafe-makina
· Irabiagailua
· Mikrouhina
· Ikuzgailua
· Ontzi-garbigailua
· Arropa lisatzeko plantxa
Bi bainugela
· Bata bi konketa eta
bainuontzi batekin
· Bestea dutxarekin
· Erradiadore/toalla-euskarriak
· Lehorgailua
Egongela-ataria
· 50m² baino gehiago
· Egongela-mahaia 14 lagunentzat
· Umeendako jostailuak
Egongela
· Tximinia
· Telebista
· TDT USB sarrerarekin
· PlayStation 2
· Musika-aparailua
· Mahai-jokoak
Kanpo terraza
· 70m² baino gehiago
· Barbakoa
· Jardineko altzariak
· …
Txikiendako
· Sehaska
· Bainuontzia
· Hamaka
· Jostailu anitzak
· Motorra
· Quad
· Bizikletak
· …
Mapa web
Lege-oharra
© Josune Elizalde
San Pedro kalea, 2 · 31797 · Larraintzar (Ultzama) · Nafarroa
Tel. 664 555 532 · info@bergaranea.com